XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zein Karramarro Beltz eta Erraldoia! Txoribururen adinako altura zukeen eta lau Katamotzen zabalera, aurreko kriatura oro bizirik tragatzen zuelarik batere kupidarik gabe.

Karramarroak, pare bat hagin sarraskitzaile zeraman, gorputzeko atal guztietatik izugarrizko hanka zerratuak eta iletsuak irteten zitzaizkiola, beste hainbat atzazal zorrotzekin batera.

Harriak, zein trunkuak, zein adarrak, zein hostoak, denak irensten eta sarraskitzen zituen Karramarroak, zuztar arrasto niminorik, laga gabe.

Ez zegoen beste irtenbiderik, adoretasun guztia enplegatu beharra zeukan Topek eta azkar gainera, berandu izan baino lehen.

Ausardia soberan zeraman, gogoa gainezka eta Karramarroari erasotzeko posizionamendu hoberena hartu zuen.

Hostoen farfararik ez zen entzuten, Karramarro Erraldoiaren txilio eta orru gaitzak izan ezik, gero eta hurbilago.

Top Kapitainak, zutitu eta eztarritik lehertu beharrez, erasotzeko oihua bota zuen: - Karramarroari, mutilak!.